
- > Castellano
Agur esan digu otsailak, Balmasedan aspaldian ikusi gabeko elurtea utzita. Ia goiz osoan, hiribildua bere ohiko koloreei zuria gehituz joan zen, eta are itxura ederragoa hartu zuen. Balmasedar askok ordu horiez gozatzea erabaki zuten, eta elur-panpinak egiten, elur-bolen gerrara jolasten edota elur-estalki ikusgarriari argazkiak ateratzen ibili ziren. F. Restegi ere argazkiak egiten aritu zen, eta sarri erreparatu ere egiten ez diegun hainbat txokoren erretratu zoragarriak oparitu dizkigu. Hona hemen atzoko goizaren inguruko haren ikuspegi pertsonala. Ondo dastatzeko pantaila handitzea gomendatzen dizugu.