Erabat estalita dagoen udal-padeleko pista bakarra da Enkarterrin, aldagelekin eta dutxekin. Graziako Ama Birjina 29B (Maiken Brewery garagardotegi ohia) helbidean dago. Bi aldagela ditu aulkiekin, esekigailuekin, dutxarekin eta komunarekin. Halaber, padeleko pista bera dago, mahai-aulkietarako eremu bat eta vendingeko makina.
Pasa den maiatzaren 4an, padeleko pistaren zerbitzu publiko berria inauguratu genuen. Izan ere, herritar askok eskatu dute proiektu hau azken urteetan aurrekontu parte-hartzaileen bidez. Gaur esan dezakegu errealitate bihurtu dela, eta Udalaren gainerako kirol-zerbitzuei batzen zaiela.
Zerbitzuak urte guztian zehar eskaintzen dira, asteburuetan eta jaiegunetan barne. Padeleko pista irekita egongo da 08:00etatik 21:30era. Erreserba bakoitza ordu eta erdikoa izango da; beraz, azkeneko erreserba 20:00etan egin ahalko da. Astebete lehenago egin ahalko da erreserba, eta pertsona berak gehienez 3 aldiz erreserbatu ahal izango du astean. Erreserbaren prezioa 27 eurokoa da (4,5 euro orduko eta pertsonako).
“Zerbitzu berri honekin urte luzez herritar askok egindako eskeari erantzuten diogu. Gainera, Udaleko kirol-zerbitzuak handitu ditugu, instalazio moderno, funtzional eta egungo premietara egokituta dagoenari esker”.


Erreserbak: https://balmaseda.reserva2.online/kirolak/Site/Index?idioma=EU
Erreserba behar bezala egin ostean, JustIN aplikazioa jaitsi beharko da. Eskuragarri dago iOS eta Android gailuetan. Giltza digitala da padeleko pista irekitzeko. Erreserben webguneak eta baieztapen postak aplikazio horretarako estelak ematen dituzte, eta, gainera, mugikorreko storetik ere deskarga daiteke. Gomendatzen dugu padeleko pista erabiltzen den lehenengo egunean, JustIN aplikazioa denborarekin deskargatzea, sor daitezkeen zalantzak garaiz argitzeko.
Giltza digitala zure gailura iritsiko da erreserbaren egun berean, eta atea amaitu baino bost minutu lehenago arte bakarrik irekiko du.
Atea irekitzeko giltza digitala hurbildu behar zaio atearen eskuinean dagoen gailuari eta sartu.
Atea irekitzen ez bada, Errotarena kiroldegira dei dezakezu: 946038543.
Eskatzen dugu atea ixtea irtetean espazio segurua mantentzeko.
Erreserba aldatu edo baliogabetu nahi duzu?
Erreserba aldatu behar baduzu, posta elektroniko bat bidal dezakezu honako helbide honetara: errotarena@balmaseda.eus. Erreserbaren ordutegi-tartea kontuan hartuta, gutxienez 24 ordu lehenago egin beharko da. Posta elektronikoan jarri beharko dituzu aldatu nahi duzun erreserbaren eguna eta ordua. Gomendatzen dugu Udalaren webgunean libre dauden ordutegiak begiratzea aldaketa egiteko. Erreserba baliogabetu behar baduzu, jakin behar duzu ordaindutako dirua ez dela itzuliko. Ohartarazi eta erreserba alda daitezke bakarrik.