• Bost urteren ondoren, laugarren edizioan, eraikin gehiago erretzearen simulazioak izango dira eta zaldiak, mozorro paregabeak eta antzezlan eszenikoak izango ditugu.
  • Balmasedako Udalak nahi duten pertsona guztiak gonbidatu eta animatu ditu antzezpenaz gozatzera.

Azaroaren 9an, aurreko edizioen arrakasta ikusita, Balmasedak laugarren aldiz berregingo du 1808an frantziarrek hiribildua historikoki erre izana.

Azaroaren 8an gertatu bazen ere, larunbatean, hilaren 9an, Balmasedako biztanleak frantses eta hiribilduko baserritarrez mozorrotuko dira, Frantziako batailoiaren etorrera, herrikideekin izandako liskarra eta Hiribilduaren erreketa interpretatzeko.

12:00etan Brigada Frantseseko soldaduak iritsiko dira Kadaguatik zehar. Udaletxean, Balmasedako biztanleekin izandako lehen liskarra berbizi ahal izango dugu. Bertan, mariskal frantsesak Hiribildua guztiz erretzeko asmoa aldarrikatuko dio alkateari.

Arratsaldean, 18:30ean, herriko eraikinez su hartuko dute. Aurten, eraikin eta lokal gehiago sartu dira simulazioan, eta, horrela, Balmasedak duela bi mende pasatxo jasan zuen erreketa suntsitzailearekiko fidagarriagoa izango da.

Frontoitik hasita, tropa galiarrek zaldi gainean joanda erreko dituzte Zubi Zaharra, San Moral eliza (egungo Historia Museoa), Horcasitas jauregia, Legardako Markesaren Parkeko eraikina (gaur egun Enkarturko turismo bulegoa dena) eta San Severino eliza eta Balmasedako udaletxea. Ibilbidean zehar, frantsesek aurre egin beharko diete beren Hiribildua sutsuki defendatuko duten bizilagunekin dituzten liskarrei.

Herri bat erretzen ikustea, oinezko biztanleen arteko borroka ikustea, egurrezko armekin zaldien eta suzko armen aurrean, inor axolagabe uzten ez duen ikuskizuna da, duen adina izanda ere.

“Aurten ere, gure herriaren bizitza hainbeste markatu zuen gertakari bat birsortzera animatu gara. Zorte handia da historia era honetan gogoratu ahal izatea, Hiribilduko gure biztanleen inplikazioarekin. Balmasedatik gertakizun honetann parte hartzera eta gozatzera animatu nahi dugu, utzi zuen mina eta koska alde batera utzi gabe, gure lurraldeko iragana, artea eta kultura modu paregabean berbizitzeko aukera ematen duena “, azaldu du Alfonso San Vicente Balmasedako alkateak.

Udalak antolatzen du, Enkartur elkartearen, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.