
- > Castellano
“Zatoz Balmara” goiburupean turistei erakarpen guztiak erakusteko webgune bat duten herrien zerrendari Balmaseda gehitu zaio. Gaurtik aurrera, https://turismo.balmaseda.eus/ helbidean, ehun urte baino gehiago dituen herri honek eskaintzeko duena ezagutu daiteke. Hainbeste gauza ditu eta Bilbotik hain hurbil dago, non aukera interesgarria izan daitekeen bere kale eta mendietatik paseatzeko.
Balmaseda Bizkaiko lehenengo hiribildua da. Bere historiak interes turistiko garrantzitsua ematen dio, baina ez da bakarra. Bere ondareak ere, historia horretara eta gertaera garaikideagoetara lotua, ezagutu eta dastatzea merezi du. Gastronomiari dagokionez, putxerak ezaugarri esanguratsu eta bereizgarria dira. Natura eskuzabala den inguru honetan aisialdirako aukera asko ere badaude. Nazioarteko izaera lortu duten urteko hitzordu batzuekin batera (Aste Santuko Via Crucis bizidunaren irudikapena, edo indaba putxeren lehiaketa) euskal toki dotore honetako ezaugarri aipagarrienak dira.
Turismo‑webgune berrian hori irudikatu nahi izan da, baita bisitarientzat bidaia‑gida moduan baliagarria izatea ere. Honako hau aurki dezakegu: familian edo gure kontura egiteko planak, urteko hitzordu garrantzitsuenei buruzko informazioa, non jan edo non egin lo, edo nola iritsi eta non aparkatu. Bisita ahalik eta gehien errazteko irudi galeria, bideoak, eskuorriak eta mapak ere badaude. Diseinu intuitibo, argi eta garbiarekin, Balmasedako turismo‑webgune berria bidaia ahaztezin baterako lehen urratsa izan daiteke.
Ez baduzu naturaz inguratutako herri historiko hau ezagutzen, zatoz Balmara eta ezagutu Enkarterriko bitxia. Bertako jendeak etxean sentiaraziko zaitu.