· 2023an baino %6,4 gehiago

· Besteak beste, Udalak langileen eta funtsezko zerbitzuen gastu-partidak handitu ditu (bide-garbiketa, lorezaintza, argiztapena, etab.)

· Era berean, 651.976,67 euro bideratuko dira inbertsioak gauzatzeko, besteak beste, onura publikoko lurrak erosteko, kiroldegiko eta Balugako argiak ordezteko edo frontoiko, Kultur Etxeko edo Santa Klara Museoko estalkiak konpontzeko

Gure Udalak urtarrilaren 9an egindako Osoko Bilkuran 2024ko udal aurrekontuak onartu ditu, 9.250.860 euroko balioarekin, 2023ko kontuak 556.510 eurotan (+%6,4) gaindituz. EAJren eta PSEren aldeko botoekin eta CLIren eta EH Bilduren kontrako botoekin onartu da. “Aurrekontu errealistak eta arduratsuak onartu ditugu, Hiribildua suspertzeko, eta bizitzeko, lan egiteko toki egokia egitako. Gainera, erritarren bizi-kalitatea hobetzeko aukera emango diguten proiektuak eta ekintzak gauzatuko ditugu.”, Adierazi du Alfonso San Vicentek, gure alkateak. Era berean, EAJ eta PSEren gobernu taldeak azpimarratu du “aurrekontu orekatua” dela “gutxienez % 90ean gauzatzeko”: “Hori da herritarrekin dugun konpromisoa. Ez dugu partidarik jarriko, gero ez daitezen gauzatu edo aurreikusi ez diren gaietara bidera daitezen, azken urteetan gertatu den bezala”.

Batez ere, Udalkutxaren (+482.610 euro) eta Lanbideren (+150.000 euro) ekarpenetatik datozen diru-sarreren gorakadan oinarritzen da 2024ko finantza-hazkundea. Horrela, Udalak bere inbertsioa mantenduko du Enkarterriko Zerbitzu Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuan, herritarrekin batera bere V. Berdintasun Plana diseinatzen jarraitzen duen bitartean. Gainera, 500.000 euro bideratuko ditu enplegu-politiketara, herritarren enplegagarritasuna eta Hiribilduko enpresa-sarea hobetzeko.

Inbertsioen atalari dagokionez, Udalak 651.976,67 euro erabiliko ditu “hazteko eta herritarren bizi-kalitatea hobetzeko” proiektuak gauzatzeko. Horien artean, nabarmentzekoak dira Erabilera Publikoko eta Gizarte Intereseko Lurrak (140.000 euro) erostea edo Kiroldegiko edo La Balugako argiak ordezkatzea (111.000 euro), Bizkaiko Foru Aldundiaren Herriak Egiten dirulaguntza programaren bidez finantzatuta. Gainera, gobernu-taldeak aspalditik beharrezkoak diren esku-hartzeak egingo ditu, hala nola frontoiko, Kultur Etxeko eta Santa Klara Museoko estalkiak konpontzea, eta iraunkortasunaren aldeko apustuarekin bat egingo du Martin Mendia ikastetxean eguzki-plakak jarriz. Bestalde, gobernu-taldeak tokiko ondarearen balioan inbertitzen jarraituko du, hala nola Gazteluko Muinoa eta Horkasitas Jauregian lan egiten.

Udal-igerilekuen birmoldaketa integralari dagokionez, gobernu-taldea bi proiektuak aztertzen ari da; EAJk planteatutakoa eta CLIrena: “Egindako lana aprobetxatu nahi dugu asmo handiko eta beharrezko proiektu bati ekin ahal izateko, herritarrei Hiribilduan aire zabaleko aisialdirako gune batez gozatzeko aukera emango diena. Bi aukerak sakon aztertuko ditugu eta onena aukeratuko dugu, irizpide teknikoak eta ekonomikoak kontuan hartuta”.

Gardentasunaren eta herritarren parte-hartzearen aldeko konpromisoa berretsiz, Udalak 50.000 euro bideratuko ditu Balmasedako, erdialdeko eta auzoetako bizilagunek gobernu-taldeari helarazi dizkioten proposamenak gauzatzeko.

Udalak %10,85 handituko du langileen gastua, soldata-igoerekin eta kontratazio berriekin; esate baterako, administrazio orokorreko teknikariaren figura, txanda-kontratua formalizatzea eta obra eta zerbitzuen arlorako pertsona bat kontratatzea. Era berean, gobernu-taldeak %1,77 handituko du funtsezko zerbitzuen zuzkidura ekonomikoa, hala nola, bide-garbiketa, lorezaintza edo hiri-argiztapena. Horrela, prestazio egokia bermatuko da, eta balmasedarren eskaera nagusietako bati erantzungo zaio.