
- > Castellano
EPEA: URRIAREN 30ean AMAITZEN DA
2020ko ekainaren 18ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean Balmasedan langabezia murrizteko eta jarduera ekonomikoa sustatzeko laguntzen deialdiaren prozeduraren oinarri arautzaileak argitaratu ziren.
Oinarri horiek onetsiz, Balmasedako Udalaren xedea zen udalerriaren garapen sozioekonomikoaren alde egitea eta langabezia-tasa handia murrizten saiatzea.
Laguntzen aurrekontua 142.500 eurokoa da, eta Udalak ahalegin handia egin du horretarako; hala ere, beharrezkoa izan da bizitzen ari garen une gogorretan: Balmasedan langabezia-tasa handia dago, eta COVID-19aren pandemiak egoera okertu du.
Hauek dira 6 ildoak:
- ILDOA: BALMASEDAN ERROLDATUTAKO PERTSONAK KONTRATATZEKO LAGUNTZAK
Kontratazioak: 2019ko abenduaren 1etik 2020ko urriaren 31ra bitartekoak, Balmasedan erroldatutako eta Lanbiden izena emandako langabeentzat.
Laguntzaren zenbatekoa:
Kontratu mota | Gehieneko laguntza |
6 hilabete lanaldi osoan | 3.000 €. |
12 hilabete lanaldi osoan | 4.500 €. |
Mugagabea lanaldi osoan | 7.000 €. |
Mugagabe bihurtzea 6 hilabeteko lanaldi osoa | 2.500 €. |
Mugagabe bihurtzea 12 hilabeteko lanaldi osoa | 1.500 €. |
Kontratazio partziala: Laguntza proportzionala izango da lanaldiarekiko. Gutxieneko lanaldia % 50ekoa izango da.
Zenbateko horiek % 30 handitu ahalko dira kontratatutako pertsonaren kolektiboaren arabera.
Aurrekontua: 60.000 €.
Informazio gehiago: balmalan@balmaseda.eus 946801002
- ILDOA: ENPRESA BERRIAK EGONKORTZEKO LAGUNTZAK
Baldintzak: 2019ko abenduaren 1etik 2020ko urriaren 31ra bitartean sortutako enpresak.
Ez egin izana jarduera bera aurreko 18 hilabeteetan.
Egoitza sozial eta fiskala Balmasedan izatea.
Diruz lagundu daitezkeen ekintzak:
-Aktibo finkoetako inbertsioak: aplikazio informatikoak, instalazioak, makinak, tresnak, altzariak, informazio-prozesuetako ekipamenduak, garraio-elementuak…
-Gastuak: zerga- eta kontabilitate-aholkularitza, prestakuntza-ikastaroak, lokalen errentamendua eta hornidurak.
Inbertsioak eta gastuak EJZn alta eman ondorengo hamabi hilabeteetan egin eta ordaindu beharko dira.
Laguntzaren zenbatekoa:
Autonomoen erregimeneko pertsona: Balmasedan erroldatua: 3.000 €.
Balmasedan erroldatu gabea: 1.500 €.
Sozietateak: 3.000 € Balmasedan erroldatutako bazkideko. Gehienez: 5.000 €.
1.500 € Balmasedan erroldatutako bazkideko. Gehienez: 5.000 €.
Zenbateko horiek % 30 handitu ahalko dira ekintzailearen kolektiboaren arabera.
Aurrekontua: 20.000 €.
Informazio gehiago: balmalan@balmaseda.eus 946801002
- ILDOA: ENPRESEN AKTIBO FINKOEN INBERTSIO ETA MODERNIZAZIORAKO LAGUNTZAK
Baldintzak: Egoitza soziala Balmasedan duten enpresak.
Enpresak gutxienez 12 hilabete eduki beharko ditu.
Enpresak EJSNko jarduera-kode hauetan sartu beharko dira:
C- Manufakturako industria.
G-452. ep. Ibilgailu motordunen mantentzea eta konponketa.
Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak:
Jarduerarekin lotutako aktibo finkoak, 2019ko azaroaren 1etik 2020ko urriaren 31ra bitartean erositakoak, lokalak izan ezik.
Gutxieneko inbertsioa 3.000 eurokoa izan beharko da (BEZik gabe). Aktiboa gutxienez erosi eta 3 urte egon beharko da enpresan.
Laguntzaren zenbatekoa:
Egindako inbertsioaren % 25, gehienez ere 4.000 euro enpresako.
Aurrekontua: 15.000 €.
Informazio gehiago: balmalan@balmaseda.eus 946801002
- ILDOA: KOMUNIKAZIO-, MARKETIN- ETA PUBLIZITATE-POLITIKAK SUSTATZEKO LAGUNTZAK
Baldintzak: Egoitza soziala Balmasedan duten enpresak.
Enpresak gutxienez 12 hilabete eduki beharko ditu.
Enpresak EJSNko jarduera-kode honetan sartu beharko dira:
C- Manufakturako industria.
Diruz lagundu daitezkeen gastuak:
Webguneen diseinua, marka-posizioaren hobekuntza eta sareko publizitate-kanpainak.
Azoketara joatea eta liburuxkak egitea.
Katalogo digitalak egitea.
Irudi korporatiboa.
Enpresaren identifikazio-errotuluak, bai garraio-elementuetan bai enpresaren fatxadan. Kasu horretan, soilik euskarazkoak edo bi hizkuntzetakoak lagunduko dira diruz.
Gutxieneko inbertsioa 2.000 eurokoa izan beharko da (BEZik gabe).
Gastuak 2019ko azaroaren 1etik 2020ko urriaren 31ra bitartean egin eta ordaindu beharko dira.
Laguntzaren zenbatekoa:
Egindako gastuaren % 25, gehienez ere 2.500 euro enpresako.
Aurrekontua: 10.000 €.
Informazio gehiago: balmalan@balmaseda.eus 946801002
- ILDOA: ALOKAIRURAKO LAGUNTZAK
Baldintzak: Balmasedan egoitza soziala duten establezimendu berriak (ostalaritza edo merkataritzakoak, nabe berriak edo industria-pabiloiak).
2019ko azaroaren 1etik 2020ko urriaren 31ra bitartean irekiak.
Ostalaritza- eta merkataritza-lokalen kasuan: mikroenpresatzat eta kaleko lokaltzat jotzea.
Diruz lagundu daitezkeen gastuak:
Merkataritza- edo industria-lokalaren alokairuaren zenbatekoa Balmasedan egindako jardueraren lehen 12 hilabeteetan zehar.
Laguntzaren zenbatekoa:
Alokairuaren % 25, gehienez ere 6.000 euro enpresa industrialetarako eta 1.000 euro kaleko merkataritza- eta ostalaritza-espazioetarako.
35 urtetik beherako gazteek alokatutako kaleko merkataritza- edo ostalaritza-espazioen kasuan: alokairuaren % 50, gehienez ere 2.000 euro.
Aurrekontua: 12.500 €.
Informazio gehiago: odc@balmaseda.eus 946801002
- ILDOA: MERKATARITZAKO, OSTALARITZAKO ETA ZERBITZUETAKO ESPAZIOAK IREKI ETA MODERNIZATZEKO LAGUNTZAK
Baldintzak: Balmasedan kalean kokatutako establezimendu finkoak.
Diruz lagundu daitezkeen gastuak:
Obra eta erreforma orokorrak. Irisgarritasuna. Intsonorizazioa. Argiztapena.
Altzariak. Ekipamendu informatikoak. Aire egokitua. Berogailua.
Alarma. Etab.
Laguntzaren zenbatekoa:
Justifikatutako inbertsio edo gastuaren % 25 (BEZik gabe). (% 30 udalerriko merkataritza- edo ostalaritza-elkarte baten kide izatekotan).
Gehienez: 5.000€ (gutxieneko inbertsioa: 1000 €).
Aurrekontua: 25.000 €.
Informazio gehiago: odc@balmaseda.eus 946801002