
- > Castellano
Azaroaren 9an (larunbata) Balmaseda erreko dugu, 1808an Napoleonen tropek hiribilduari su eman zioteneko gertakari lazgarri hura gogora ekartzeko
Plan polita da, egun osoan zehar Balmasedaz eta bertako historiaz gozateko. Bilboko eta Bizkaiko herritarrak gonbidatzen ditugu egun horretan etortzera. Hala, hiribilduko kaleez eta giroaz gozatzeaz gain, bertatik bertara ikusiko dute bertako herritarrak nola inplikatzen diren gure idiosinkrasia bereziaren ezaugarri diren antzezpen historikoetan. Eguerdian, herriko ostalariek bat egingo dute ekimenarekin, janari-errazioak prezio onean eskainiz. Arratsaldean, 16:00etan, doako bisitaldi gidatu bat egingo da hiribilduko kaleetan zehar, Balmasedaren iragana eta oraina, bertako tradizioak, kaleak eta historia ezagutu nahi dituztenentzat. Horrez gain, 1808ko azaroaren 8ko gertakariaren testuingurua ezagutzeko aukera izango dute. Hala, kanpotik etorritakoei geroago (18:30ean) zuzenean ikusiko duten antzezpenaren laburpen bat egingo zaie.
Ekitaldien egitaraua
- 12:00: Balmasedako herritarren eta batailoi frantsesaren arteko topaketa San Severino plazan: batailoi frantsesa udal-pilotalekutik aterako da, Zubi Zaharretik, Hedegile kaletik eta San Severino elizaren atzetik igaroko da, eta Udalaren aurreko aldera iritsiko da. Ondoren pilotalekura itzuliko dira, Geltokiko Zubitik eta Martin Mendia pasealekutik.
- 12:00: Askotariko dastaketak prezio onean (1€), Hostebal elkarteko establezimenduetan.
- 16:00: Doako bisitaldi gidatua.
- 18:30: Balmasedaren erreketa. Zubi Zaharra, San Juan eliza, Martin Mendia kalea, Markes plaza, San Severino plaza. Batailoi frantsesa Geltokiko Zubitik eta Martin Mendia pasealekutik itzuliko da pilotalekura.