
- > Castellano
2019ko azaroaren 9an (larunbata), Balmasedaren Erreketa egingo da gure kaleetan. Hain zuzen, 1808ko azaroaren 8ko gertakari historikoa antzeztuko da, Napoleonen tropelek gure hiribildua suntsitu zutenekoa. Antzerki herrikoi hori hirugarren aldiz egingo da aurten, eta lan eta ilusio handia ditu atzean. Gaur ekitaldi horren inguruko prentsaurreko bat egin da Bilboko Carlton hotelean, antzerkian zer ikusiko dugun azaltzeko eta antzerkiaren atzean dagoen guztiaz hitz egiteko. Hemen argitaratu dugu prentsaurrekoaren bideo osoa.