
- > Castellano
Bertsolaritza benetako artea da, eta honetan datza: errimekin abestea, aurrez ezarritako metrika baten arabera eta modu inprobisatuan, gai bati buruz hitz egiteko edo adierazpen bat egiteko. Hizkuntza idatziaren aurreko adierazpena da, eta Euskadi osoan sustrai sakonak ditu.
Datorren igandean, maiatzaren 6an, Balmaseda Bizkaiko bertsoen hiriburu bihurtuko da, “Oinak buruan” ekimenari esker; horren bidez, arte hori bertatik bertara ezagutu eta bertsolaririk onenak entzun ahalko ditugu.
Hala, 10:00etan, eskolarteko bertso-paperen finala izango dugu udal-pilotalekuan: Bizkaiko ikasle onenak elkarren aurka lehiatuko dira bertsorik onena nork idatzi eta abestu dezakeen erabakitzeko. 11:30ean, Klaret Antzokian, eskolarteko ahozko bertso finala izango dugu. 13:30an, han bertan, sariak banatuko dira.
Jarraian, 14:30ean, bazkaria egingo da; ziur hor ere bertso dibertigarri eta inprobisatu ugari izango ditugula entzungai.
17:30ean, berriz, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako udaberriko fase bat ikusi ahalko dugu. Txapelketa apirilaren 14tik maiatzaren 26ra bitartean egingo da; bertan, gure probintziako eskualde guztietako 78 bertsolari arituko dira finalera sailkatzeko lehian, 13 saiotan. {0>En Balmaseda contaremos con el saber hacer de Aitor Bizkarra Ruiz (Abadiño), Aritz Landeta Terceño (Getxo), Igor Galarza Intxausti( Abadiño), Iñaki Lersundi Arrizabalaga (Ondarroa), Ion Barrocal Besga (Trapagarán) y Ion Ander Urkiaga Egidazu (Zornotza).<}0{><}0{>Balmasedan honako hauek izango ditugu: Aitor Bizkarra Ruiz (Abadiño), Aritz Landeta Terceño (Getxo), Igor Galarza Intxausti (Abadiño), Iñaki Lersundi Arrizabalaga (Ondarroa), Ion Barrocal Besga (Trapagaran) eta Ion Ander Urkiaga Egidazu (Zornotza).<0} Leihatila saioa baino ordubete lehenago irekiko da, eta sarrera orokorrak 3 euro balioko ditu (2 euro Bizkaiko Bertsozale Elkarteko kideentzat, eta doan 16 urtetik beherakoentzat).
Balmasedako ikasleak
Eskolarteko finaletan ez da Balmasedako ikaslerik egongo, nahiz eta ikasturtean zehar 11 eta 13 urte arteko gazteek bertsolaritza landu duten. Astean ordubetez landu dute, Jon Martínez irakasle adituarekin. Horri esker, euskararekiko zuten jarrera hobetu dute, baita ahozko komunikaziorako gaitasuna ere, eta jendaurrean hitz egiteari beldurra galdu diote. Edo, gutxienez, horretarako zer urrats eman behar dituzten ikasi dute. Horrez gain, gure kulturaren altxorretako bat ezagutu dute; baliteke etorkizunean gazte horietako batzuen zaletasun bihurtzea.
Ikastaroa bukatzeko, apirilaren 23an, 2018ko eskolarteko bertso-paper lehiaketako hiru irabazleak ezagutu genituen; han parte hartu zuten hiru ikastetxeetako ikaslerik bizkorrenek. Lehen saria Zubi Zaharra Ikastolak irabazi zuen, Dorleta Susori esker; zilarra Balmaseda BHIko Ainize Llagunok eskuratu zuen; eta brontzea, azkenik, Mendia Eskoletako Naroa Báezek.
Artikulu hau bukatzeko, hona hemen txapelketa irabazi zuen bertsoa. Azken garaietan ahoz aho izan dugun gai bati buruzkoa da: tratu txarrak. Zorionak irabazleei!
Emakumeak txarto
sentitzen gara ta
ez dakizue ondo
ama eta aita
Gustuko badituzu
ez zara normala
nik ez ditut gustuko
tratu txarrak hala!