
- > Castellano
Clementine Baza Bola Kongoko Errepublika Demokratikoan jaio zen, Belgikako kolonian. Jaioterritik irten behar izan zuen Kamerunen errefuxiatu gisa asiloa eskatzeko, eta 17 urte geroago Madrilera iritsi zen oso aurreratuta zegoen minbiziarekin. Ebakuntza zail baten ostean eta bost egunez koman egon eta gero, onik irten zen.
Alabaina, bizitza ez zaio bide erraza izan eta ekarri dion edozein gorabeheratik harago, Clementinek kristau peto-petotzat hartzen du bere burua eta karitatea zein enpatia eraman nahi ditu doan toki guztietara. Patuak gure hiribildura ekarri du, eta hementxe daukagu pobrezia, desberdintasun soziokulturala eta familiaren banaketa errotik kentzea xede nagusitzat duen elkartea sortzeko asmoarekin. Balmasedan eta munduko beste leku batzuetan askotariko programak garatzen dituen Nos Unimos-Unissons Nous da bere elkartea.
Berarekin egon gara, eta bere bizitzari, borrokari eta elkarteari buruz hitz egin dugu; gainera, bereziki nabarmendu ditu emakumeen ahalduntzea eta errefuxiatuen krisia delakoa.
Entzun ezazu elkarrizketaren audioa: