
- > Castellano
Ur edangarriaren hornidura-sarea berritzeko obrak direla eta, irailaren 2ko (astelehena) 8:00etatik aurrera, El Millonario Zubia eta Zubi Zaharraren artean dagoen Martin Mendia pasealekuko bidea noranzko bakarreko errepidea izango da. Hala, bertatik igaro behar duten ibilgailuek epaitegien noranzkoan bakarrik ibili ahal izango dute obrak amaitu artean, zeinak hainbat astez luzatuko baitira. Barkamena eskatzen dizuegu lanek sor ditzaketen eragozpenengatik.
Irudian ikus daiteke eraginpeko eremuan egongo den norabide bakarreko bidea: