
- > Castellano
Aldapa eta Hedegile kaleen arteko elkargunean galtza-daharria jartzeko obrak direla eta, honako aldaketa hauek egingo dira ibilgailuen zirkulazioan:
1- Uztailaren 1ean, astelehena, Aldapa kaleko irteera itxiko da; beraz, Gaztelu eta Félix de La Torre kaleetarako igoeraren zirkulazio-noranzkoa aldatuko da. Obrak gauzatzen diren bitartean, kendu egingo da oinezko eta ibilgailuen aldiberekotasuna Aldapa kalean, eta bizilagunak eta garajeetako erabiltzaleak baino ezingo dira sartu.
2- Uztailaren 8an, hurrengo astelehena, Hedegile kalea itxiko da eta zamalanetarako eremu bat gaituko da San Severino plazan. Garajeetako erabiltzaileak plaza horretatik sartu eta irtengo dira.
Aldaketak grafikoki ikus daitezen hobeto ulertzeko, hemen uzten dizuegu aldaketen planoa. Eskerrik asko zure laguntzagatik eta barkatu aldaketek sor ditzaketen eragozpenak.