
- > Castellano
Aurtengo inauterietan berritasun bat izango dugu: mozorro-lehiaketa egingo dugu berriro. Udalak hiribilduko herritar guztiak animatzen ditu ospakizun horretan parte hartzera eta ahalik eta mozorro onenak prestatzera. Azken xehetasun batzuk lotzea falta bada ere, aurten egingo diren jardueretako batzuen berri eman dezakegu dagoeneko.
Aipatzekoa da, beste urte batzuetan ez bezala, aurten San Juan plaza izango dela inauterietako gune nagusia. Otsailaren 22an (larunbata), dantzak, herri-bazkaria, desfilea, Dj Pako, Very Txarrak eta beste zenbait jarduera izango ditugu. Gainera, tostaden lehiaketa ere larunbat goizean egingo da, eta ez asteartean. Jakinarazten dizuegu San Juan plazako karpan sortuko den jai-gune horretan txosna bat ere izango dela. Eguraldi txarra egiten badu, desfilea pilotalekuan egingo da, baina gainerako guztia San Juan plazan izango da.
Jaia ez da hor amaituko: otsailaren 24an (astelehena), txiste eta bakarrizketen gaua izango da. Aukera paregabea izango dugu gozatu eta barre egiteko. Parte hartu nahi baduzu, idatzi helbide honetara: ander.rivero@balmaseda.eus
Bestetik, astearte goizean fanfarrea izango dugu, eta gero desfilea (batukadak lagunduta), Dj Pako eta sari-banaketa.
Hemen dituzue mozorro-lehiaketaren eta ogi-tostaden lehiaketaren oinarriak:
INAUTERIETAKO MOZORROEN XXIV. LEHIAKETA HANDIA. 2020
Oinarriak:
- Izen-ematea: 18:30etik 19:00etara, San Juan plazan.
- Sariak lortu ahal izateko, nahitaezkoa izango da larunbatean eta asteartean parte hartzea.
- Parte-hartzaileek San Juan plazan egon beharko dute 19:00etan, desfilean parte hartzeko, eta bertan egon beharko dute desfilea bukatu arte.
- Mozorroaren diseinua eta gaia librea izango da.
- Bi kategoria egongo dira: 14 urtetik gorakoen taldea eta 14 urtetik beherakoen taldea (heldurik badago, 14 urtetik gorakoen kategorian sartuko dira).
- Desfilean, taldeek kartel bat eraman beharko dute, mozorroaren izena adieraziz.
- Sari-banaketa astearte-inauteri egunean egingo da, San Juan plazan.
Lehiaketako balorazioak:
- Gehienez 100 puntu emango dira, honela banatuta:
- Gehienez 35 puntu originaltasunagatik.
- Gehienez 30 puntu mozorroa egiteko zailtasunagatik: materialak, jantzigintza…
- Gehienez 20 puntu taldeko giroagatik.
- Gehienez 15 puntu parte-hartzaileen kopuruagatik.
- Epaimahaia anonimoa izango da.
Sariak:
- 14 urtetik gorakoak
- 1. saria – 250 €
- 2. saria – 200 €
- 3. saria – 100 €
- 4. saria – 75 €
- 14 urtera artekoak
- 1. saria – 150 €
- 1. saria – 100 €
- 1. saria – 75 €
- 4. saria – 50 €
- Banakako mozorro onenaren saria: 150 €
- Ostalaritza-establezimenduen mozorro onenaren saria: 150 €
OGI-TOSTADEN LEHIAKETA (larunbat goizean)
Oinarriak:
- Tostadak 12:30etik 13:00etara aurkeztu behar dira, San Juan plazan.
- Osagai hauek bakarrik erabili ahal izango dira tostadak egiteko: OGIA (edozein motatakoa), ESNEA, ARRAUTZA, AZUKREA ETA KANELA.
- Plater batean bi tostada aurkeztuko dira. Epaimahaiak tostadaren zaporea eta itxura baloratuko ditu. Ez da kontuan hartuko tostadari jarritako apaingarririk.
Lehenengo bi sailkatuek saria jasoko dute (aurrerago esango dugu zer sari izango den).