Arauak eta jarduketa-protokoloa

– Play Gasteiz-eko kideek kontrolatuko dituzte sarrerak eta irteerak.

– Play Gasteiz arduratuko da tokian bertan edukiera kontrolatzeaz. Horretarako, behar diren hesiak edo mugak jarriko ditu. Alabaina, ez du proiekzioaren eremuaren kanpoaldearen gaineko erantzukizunik izango.

– Sarrerak eta edukiera kontrolatzen arituko diren langileek proiekziora bertaratzen direnei galdetuko diete ea bakarrik edo beren bizikidetza-unitateko kideekin etorri diren. Horrez gain, gela botako diete eskuetan eta arauen berri emango diete.

Arauak:

– Barrutian, eserita egon ezean , maskara jantzita eduki behar da.

– Aulki bat aukeratutakoan, ezin da beste batera mugitu.

– Ezin da aulkirik mugitu gure baimenik gabe.

Langileek adieraziko dute zer aulki erabili ahal/behar diren esertzeko, edo aulkiak mugituko dituzte bertaratzen direnek proiekzioaz goza dezaten.

Irteeretara eramango duten segurtasun-korridoreak egongo dira, eta jendea modu ordenatuan irteten dela kontrolatuko da, pilaketarik sortu gabe (dena den, denek maskara jantzita izango dute).

Muntaia:

– Aulkien arteko gutxieneko tartea: 1,50 metro.

– Korridoreen luzera: 3 metro.