
- > Castellano
Sarrera honetan, Arraza Bazterkeriaren Aurkako Egunaren harira (martxoak 21) prestatu dugun azkeneko bideoa aurkezten dizuegu. Oraingoan Clementinek azaldu digu nolakoa izan den bere bizitza 2012an Balmasedara heldu zenetik. Uste du herri batentzat ezinbestekoa dela jendea elkartzeko jarduerak antolatzea: “horrela, herriak ireki egiten dira, eta harrera egiten diete immigranteei”, adierazi du Clementinek. Kongoko emakumeak azaldu digu beti hartzen duela parte Balmasedan antolatzen diren hitzaldi, dantzaldi eta jardueretan, elkartasuna funtsezkoa iruditzen baitzaio desberdintasunak bertan behera uzteko eta integratzeko.
Dakizuen moduan, martxoan beren herrialdeetatik ihes egin zutenei egin diegu omenaldia, berdintasunarekin konprometitutako gizarte batean bizi nahi dutenei, zailtasunak gorabehera, arraza-bazterkeriarik gabe. Lerro hauen bitartez eskerrak eman nahi dizkiegu Balmasedako Udaren Immigrazio Sailak sustatutako proiektuan parte hartu duten pertsonei. Ekimen berezia izan da, harrera bikaina izan duena.