
- > Castellano
Irailean abian jarri da zerbitzu berri hau, Las Lacerasen, Eguneko Zentroaren ondoan.
Aparkalekuak harrerako eta gaua pasatzeko 14 partzela ditu, 30 m2 ingurukoak. Horrez gain, hauek ere eskaintzen ditu: edateko uraren hargunea, ur grisak eta beltzak deskargatzeko puntua eta hondakinentzako edukiontziak eremuaren ondoan (hiri-hondakin solidoak, plastikoak, papera eta kartoia). Gainera, etorkizunean elektrizitatea birkargatzeko puntu bat jartzeko aukera aztertzen ari dira.
Sarrera doakoa izango da 2019 osoan zehar eta Parking Verde aplikazioaren bitartez egin behar da (http://www.parkingverde.es/). Sistema horri esker, posible da txartelik, urrutiko aginterik eta kutxazainetik pasa gabe aparkatzea. iPhone eta Android sistema eragileetarako store edo deskarga-gune ohikoenetatik deskarga daiteke, edo zuzenean webgunetik atzitu.
Autokarabana-eremu honetarako hautatutako lurzatiak aparteko aipamena berezi du. Landarediz inguratuta, oso leku lasaia da, oinez Balmasedako alde zaharretik bost minutura dagoena. Turistak behar dituen zerbitzu guztiak aurkituko ditu bertan. Ondotik errekasto bat pasatzen da, eta hortik gertu dagoen Graziako Andra Maria auzoa eta Las Lascerasko aisialdi-eremua lotzen dituen oinezkoentzako bide bat ere badago. Aldapan dagoen errepidea hartuta, Kolitza mendira iristen da. Hain zuzen, Bizkaiko bost deiadar-mendietako bat da, eta bertatik hiribildu osoa kontrolatzeaz gain, Enkarterri eskualdearen eta Burgosko Mena Haranaren zati handiak ikus daitezke. Toki paregabea da naturazaleentzat, besteak beste mendi-ibiliak, nordic walkinga eta BTTa egiteko aukera izango baitute bertan.
Historiaren zaleek ere ikusteko gauza ugari izango dituzte, hiribilduaren iragan aberats eta garrantzitsuaren erakusgarri diren hiru museo baitaude. Horrez gain, aipatzekoak dira bertako jaiak (batzuk aintzatespen handikoak, hala nola Aste Santua, Erdi Aroko Azoka eta Putxeraren-Treneko Eltzekariaren lehiaketa) eta inguruko taberna eta jatetxeetan probatu daitekeen gastronomia.
GPS koordenatuak:
43.1972039, -3.2037552
43º11’49.934″N 3º12’13.518″W
Esteka interesgarriak:
Mendiko ibilbideak
BTTrako ibilbideak
Nordic walkingerako ibilbideak
Jaiak
Interes turistikoko lekuak
Araudia