
- > Castellano
kaleakpizten.balmaseando.eus blog honetan bertoko kontsumoaren aldeko estreinatzen dugun sekzio berria da. Bere orrialdeetan Udalak hurrengo hilabeteetan gure hiribilduko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetan kontsumoa pizteko, koronabirusaren krisiaren ondoren, aurrera eramango duen kanpainari buruzko datu guztiak ezagutzekoa aukera izango duzu. “Encendiendo las calles-Kaleak pizten” izena aukeratu da, ekintzaile horiek baitira, hain zuzen ere, goizero-goizero beren establezimenduak ireki eta Balmasedako kaleak pizten dituztenak.
Zalantzarik gabe, halako establezimenduak dira kalte gehien jasaten ari direnak, eta Udalak beharrezkotzat jotzen du sektore horiei babesa ematea, gogoratuz kalitatezko zerbitzua ematen dutela eta ikaragarrizko garrantzia dutela udalerrietako bizitzan eta ekonomian.
kaleakpizten.balmaseando.eus estreinatu berri dugun webgune honetan, zehaztuta dago zer zerbitzu dauden martxan eta nola jar gaitezkeen harremanetan zerbitzu horiekin, kasu askotan etxetik atera ere egin gabe. Establezimenduen laguntzarekin, informazio hori gero eta zabalagoa izatea espero da. Horretarako bidali eiguzu mezu bat zure datuekin kaleakpizten@balmaseando.eus helbidera (saltokiaren izena, sektorea, eskaintzen dituzun zerbitzuak, helbidea, ordutegia, telefonoa eta argazki horizontal bat). Gainera, webgunean zehaztuko dira etorkizunean egingo diren sektoreko publizitate- eta sustapen-ekintzak, eta tokiko merkataritza-establezimenduetan erostera animatzeko bonuei buruzko informazioa egongo da.
Udalak espero du ekimen hau hazten eta garatzen jarraitzea datozen hilabeteetan, udalerrian erosteak berekin baitakar kaleak piztea.