Balmasedako Udalak, jai-batzordearekin adostu ondoren eta osasun-agintaritzen gomendioei jarraikiz, 2020ko San Severino jaiak bertan behera uztea erabaki du, COVID‑19ak eragindako egoera larria dela eta. Jaien gainetik guztion osasuna dago, eta, beraz, zentzuz eta erantzukizunez jokatu behar dugu, pandemia geldiarazi ahal izateko.

Balmasedako Udalak, bere aldetik, gogorarazi nahi du urriaren 23an ezingo direla putxerak prestatu bide publikoan, horretarako baimena duten ostalaritza-establezimenduen kasuan izan ezik. Era berean, ezingo da kalean bazkaldu. Egun horretan, Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren presentzia indartuko da. Halaber, gogorarazten dizuegu abuztuaren 19ko EHAAn jasotako neurriek indarrean jarraitzen dutela. Neurri horiek establezimendu, ostalaritza, jatetxe, txoko, gazteen lokal eta sozietate gastronomikoei eragiten diete.

Jai-batzordearen azken bileraren ondoren, Udalean ordezkaritza duten talde politiko guztiek, elkarteek, kirol-klubek, txoko gastronomikoek, ostalari eta mekatariek, hezkuntza-zentroek, pentsiodunek eta erretiratuek honako mezu hau helarazi nahi diegu herritar guztiei:

Putxerak

Aurten balmasedarrok ez dugu inolako jairik egingo San Severino egunean. Hori dela eta, eskatzen dugu urriaren 23an jai-adierazpen publiko edo pribaturik eta jaia ospatzera eta jendea pilatzera eraman dezaketen ekintza edo jarduerarik ez egiteko. Erantzukizun kolektiboa izan behar dugu eta modu eredugarrian jokatu, Kolitzarako igoeran eta Karmengo Jaietan egin dugun bezalaxe. Konponbidearen parte izaten saiatu behar dugu, ez arazoaren parte; izan ere, egoera honek osasun-, afektibitate- eta ekonomia-ondorio larriak izan ditzake, hala guretzat nola gure ingurukoentzat.

Gazteei bereziki eskatu nahi diegu ahalegina egin dezatela erantzukizun handiagoz jokatzeko. Kontuan izan behar dute guztion osasuna eta bizia daudela arriskuan eta, jokabide arduratsuen bidez, eredu izan eta gizarte-konpromisoa erakutsi behar dute. Badakigu hala egingo dutela, zalantzarik gabe.

Egun horretan beste herri batzuetatik gurekin bazkaltzera etortzen zaretenei eskatzen dizuegu aurten ez etortzeko Balmasedara. Hurrengo urtean besoak zabalik hartuko zaituztegu, jaiak ospatzeko eta denok batera bazkatzeko.

Espero dugu hurrengo urteko jaietan ospakizun bikoitza egin ahal izatea eta denok elkarrekin egoteko aukera edukitzea, inoiz baino gehiago. Etorriko dira garai hobeak, baina orain beste lehentasun batzuk ditugu: gure helduen, haurren eta, azken batean, herritar guztien segurtasuna eta osasuna zaintzea.

Hala izatea espero dugu. Eskerrik asko, aldez aurretik, zuen laguntzagatik.

Aurten ez!

Eskerrik asko

BALMASEDAKO JAI BATZORDEA

Atxikitatutako elkarte eta talde zerrenda:

EAJ -PNV

EH Bildu Balmaseda

CLI

PSE Balmaseda

Ostebal

Balmasedako Txosnagune

Txoko Yemaya

Txoko Aike

Errotarin Konpartsa

Txoko Gaulle

Txoko Erdi Aroa

Txoko Kolitza

Orexinal

Cofradía de la Putxera

Asociación Vía Crucis Viviente

Procesión Infantil La Magdalena

ÑKU

Procesión Sto Domingo

Clinexxi

Balmaberria Teatro

Balmaseda1937

Colectivo pensionistas

Coral Kolitza

Burrunbada batukada

Comisión de fiestas San Ignacio

Foto skylight

Jatorrak txistu taldea

Balmaseda FC

Eguzki Dantza Taldea

CB Balmaseda (Baloncesto)

Taekwondo

Gimnasia rítmica

Sociedad pelotazale Balmaseda

Sociedad Ciclista Balmaseda

Motoclub Kolitza

Balmadenda

Bapore atelier

Hamaika Kolore Gazte Elkartea