
- > Castellano
Iaz Enkarterriko Enpresa Proiektuen Lehiaketaren 8. edizioko irabazleetako bi elkarrizketatu genituen blog honetan bertan, Balmasedakoak baitziren. Alboan Servicios Turísticos-en sustatzaile Jorge Gómezek eta Argi Arkitekturaren sortzaile Rubén Vadillok arrakasta izaten jarraitzen dute euren enpresetan, eta, gainera, euren gogoko lanetan jarduteaz gain, lanpostu berriak sortzen dituzte.
Biak ala biak dira Behargintza-Enkartur-ek urtero antolatzen dituen lehiaketen eta autoenplegurako eskaintzen duen zerbitzuaren xedearen adibide argiak: enplegua eta oparotasuna gure eskualdearentzat. Orain, hamarkada betetzear dagoen ekimen honen aurtengo edizioren berri eman nahi digute. Enpresa-proiekturen bat baduzu eta berau aurrera eramateko irrikan bazaude, hauxe da zure aukera. Aurkeztu zure proiektua abenduaren 31 baino lehen eta eskuratu lau sarietako bat, zure lanbide-etorkizunean mugarri izan baitaiteke. Bihurtu zure ametsak egia!
Informazio gehiago Behargintza-Enkarturren edo Balmasedako Elkarwork Gunean (Pio Bermejillo 38).