
- > Castellano
Aste Santuaren eta Erdi Aroko Azokaren etorrerak, ospakizunetan egongo den jendetza dela-eta, Balmasedako herriaren eguneroko errutinan aldaketa handia dakar. Zoritxarrez, ohikoa da egun horietan lapurretak gertatzeko, diru zorroa edo sakelakoa kentzeko eta beste delitu batzuk gertatzeko arriskua handitzea. Horregatik, Balmasedako Ertzaintzak honako aholku hauek ematen dizkigu:
1-Poltsa eramanez gero, horrek irekitzea zailtzen duen itxigailua izan behar du eta beti ikusteko moduan eraman behar da, adibidez, gorputzaren aurrealdean eta poltsaren gainean esku bat jarriz.
2-Baliozko objektuak poltsaren barruko konpartimenduetan banatu.
3-Ez eraman diru guztia diru zorroan. Erabili, adibidez, aurrealdeko poltsikoak.
4-Besteak beste eskaerak eta dokumentuak sinatzera gonbidatzen gaituzten pertsonez mesfidatzea, izan ere, diru zorrotik NAN ateratzea beharrezkoa da jarduera horietan.
5-Ez erakutsi sakelakoa leku jendetsuetan.
Lapurreta, gorabehera, susmo, eta abarren aurrean, jo Ertzaintzarengana 946102478 telefono zenbakian, udaltzaingoarengana 657795800 telefono zenbakian edo deitu 112 zenbakira.