- > Castellano
Azaroaren 18an, igandean, Gure Esku Dago-k antolatuta, herri-galdeketa bat egingo da Balmasedan, Euskal Herri moduan gure etorkizuna erabakitzeko eskubidearen alde. Aukeratutako galdera hau izango da, eta baietz edo ezetz erantzun ahal izango da:
“Nahi duzu euskal herritarrak burujabeak izatea beren etorkizun politiko, ekonomiko, sozial eta kulturala erabakitzeko?”
Egun horretan bertan, galdeketa bana antolatuko da Zallan, Alonsotegin, Irunen eta Donostian.
A18 baino lehen, aldez aurreko botoa eman ahal izango da. Hala, ostegunero, 19:00etatik 20:30era eta igandero, 13:00etatik 14:00era, Gure Esku Dago-ren lokaletan, zure ahotsa entzunarazi ahal izango duzu, horretarako ezarritako hautestontzietan. Gainera, azaroaren 9an, antolakuntzako boluntarioak Enkarterri etorbidean egongo dira 19:30etik 20:30era, eta azaroaren 10ean, 11:00etatik 12:00etara, San Ignacio auzoan.
Balmasedan, herri-galdeketa Gure Esku Dago-ren egoitzan (Martin Mendia kalean, Andrade jostundegiaren aurrean) eta Enkarterri etorbidean (Capitán Morgan tabernaren alboan) egingo da. Balmasedan erroldatutako 16 urtetik gorako guztiak daude deituta beren iritzia eman eta bozkatzera. Horretarako, NANa edo errolda-agiria aurkeztu besterik ez dute beharko, gidatzeko karneta, EHNA, pasaportea edo bizileku-baimenarekin batera.
Denok gara gure etorkizunaren jabe, eta beharrezkoa da herritar guztiak elkartzea ahots guztiak entzun daitezen. Ez galdu aukera hau!