
- > Castellano
Balmasedako Udalak eta Euskal Herriko Unibertsitateak dinamizatutako Kultur Paisaiak eta Ondarea UNESCO Katedrak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten urtarrilaren 25ean. Hitzarmenaren helburua Enkarterriko Hiribilduko ondareari balioa ematea da. Sinatzaileen artean lankidetza-esparru bat ezartzea da helburua, etorkizunean Gazteluko Muionoan eta horri lotutako ondare eraikian azterketa-lanak, esku-hartzeak eta kudeaketa integrala egiteko ereduak garatzea eta aplikatzea ahalbidetuko duten jarduerak gauzatzeko. Balioa eman nahi zaio Gazteluko Muinoaren hiri-, arkitektura- eta kultura-testuinguruari, baita udalerriak duen ondare materal eta inmaterialari ere. Eta, aldi berean, ondare hori aintzatetsi eta sozializa dadila sustatu nahi da. Jarduketa-ildoak
Hiribilduak UNESCO Katedraren aholkularitza jasoko du esparru horretan, eta Enkarterriko Udalak eskatzen dizkion azterketa- eta ikerketa-lanak egingo ditu. Bestetik, bi erakundeak lankidetzan arituko dira azterketaren xede den ondarea kudeatzeko eta horri balioa emateko planak eta programak zehazteko garaian. Horrez gain, behar diren diseinu, material eta dokumentuak egingo dira esparru horretan gauzatzen diren lanak eta ikerketak dibulgatzeko eta jardunbide egoki gisa ezagut daitezen, kultur paisaiak kontserbatzearen, kudeatzearen eta horiei balioa ematearen arloan.