
- > Castellano
Osasun-larrialdiaren fasean gaude, eta Osakidetzak ez ditu ematen udalerrikako datuak; soilik probintzia osoko datuak eman ditu.
Atzo, martxoaren 17an, Bizkaian 201 gaixo zeuden guztira. Horien artea, 96 ospitalean daude. Gainerakoak etxean daude, tratamendua jarraitzen. Herritarrak osasun-neurriak betetzen ari direnez, soilik 7 kasu berri hauteman ziren probintzia osoan.
Ezinbestekoa da herritarrak arduratsuak izatea eta soilik beharrezkoa denean mugitzea. Horrela lortuko dugu kasuek poliki-poliki gora egitea eta kontagioa murriztea.
Balmasedari dagokionez, soilik kasu baten berri dugu. Pertsona hori tratamendua ari da jarraitzen etxean. Sintoma arinak ditu, eta bizitza normaltasunez egin dezake konfinamenduaren barruan.
Gardentasunez jakinarazten jarraituko dugu datu ofizialak jaso bezain laster. Mesedez, ez zabaldu gezurrik, berri faltsurik edo WhatsApp kate zentzugaberik. Informazio fidagarria eskuratzeko, kontsultatu iturri kontrastatuak.