Joan den abenduaren 15ean, 47/2021 Dekretua argitaratu zen EHAAn, COVID pasaportea aurkezteko guneak zabaltzen dituena.

Dekretu honek Balmasedako udal-instalazioei eragiten die, eta abenduaren 15etik aurrera COVID ziurtagiri digitala erakutsi beharko da bertara sartu ahal izateko.

Honako instalazio hauei eragiten die:

  • Kiroldegia (Errotarena) eta igerilekuak.
  • Klaret antzokia
  • Frontoia
  • Kultur Etxearen ekitaldiak

Laburbilduz, udal instalazio batean egiten den edozein kultura- edo barruko kirol-ekitaldiri eragiten dio.


Herritarrei eskatzen diegu egiaztapen-lana errazteko, aipatutako dokumentua eta instalaziora sartu nahi duen pertsonaren identifikazio ofiziala eskura izanda.