
- > Castellano
Joan den ekainaren 9an Balmasedan bizi izan genuena balentria izugarria izan zen. Iker Lezama, Álex Olmos, Javier Zorrilla, Carlos Gutiérrez eta Jon Millán Kolitzara igo ziren, 12 orduz, San Severino plazatik. Horren helburua zen alboko esklerosi amiotrofikoa (ELA) izeneko gaixotasunari ikusgarritasuna ematea. Erronkaren antolatzailea Dar Dar Elkartea izan zen. Balmasedako herritarrek ere kirolari horiekin bat egin zuten, bakoitzak ahal izan zuen neurrian, atletak animatzeko eta ekimena festa aldarrikatzaile eta kirolzale bilakatzeko.
Hona hemen bideo labur bat, erronkaren hainbat irudirekin, kronika gisa.