- > Castellano
Abenduaren 1ean, Balmaseda-Zalla-Balmaseda herri-krosaren XVI. edizioa egin zen eta 296 lagunek parte hartu zuten. Irabazlea Koldo Ayesta izan zen, 49:16ko markarekin. Emakumezkoen kategorian, irabazlea Bego Usabiaga izan zen, 58:15 markarekin. Bigarren lekuan Eunate Isusi iritsi zen, 1:02:08 markarekin eta hirugarrena Julia Crespo izan zen, 1:03:45 markarekin. Gizonen podiuma Francisco Vegak eta Jokin Muñozek osatu zuten.
Horrez gain, haurrek ere parte hartu zuten, Balmasedako kaleak kirol-giroaz betez.