
- > Castellano
Aurten, ez dira aurkeztuko udal-igerilekuetako ikastaroak. Ikasleak Errotarena kiroldegian ari dira izena ematen irailaren 4az geroztik, 11:00-19:30 bitartean.
Ikastaroak aurreko urteetako berdinak dira. Dena dela, ahalegina egingo da premia berezietarako eskolak gehitzeko (bizkarreko mina, haurdunaldia, oposizioen prestaketa, triatloiak…).
Haurrentzako ikastaroak
2014an jaiotako haurrentzako eskolak emango dira. Txikienak gurasoekin hasiko dira hiruzpalau saiotan, eta, ondoren, bakarrik jarraituko dute. Gainera, igeri egiten ikasteko ikastaroak emango dira, bai eta hobeto igeri egiteko ikastaroak ere 18 urtera arte. Gustu guztietarako ordutegiak izango dira. Eskolak 17:00-20:00 bitartean emango dira, astelehenetik ostiralera. Aurten, irakasleak ez dira txandakatuko; izan ere, haurrek irakasle bakar bat izango dute ikasturte osoan.
Helduentzako ikastaroak
Hasierako eskolak, ikastekoak, hobetzekoak eta sasoiari eustekoak emango dira, baita eskola espezifikoak ere. Banan-banan edo taldean egin ahal izango dira, premien arabera. Igeriketa kirol ezin hobea izan daiteke tonu fisikoari eusteko eta urte osoan jarduera erregular bat izateko. Gainera, ikastaro horiek ez dute kostu gehigarririk; izan ere, prezioa kiroldegiko txartelaren prezioaren barnean dago. Informatu ordutegiei buruz; ziur ondoen datorkizuna aurkituko duzula, aukera zabala baitago.