
- > Castellano
Javier Barriok, Enkarterriko Museoko zuzendari teknikoak, hitz horiekin inauguratu zuen urtarrilaren 25ean “Conociendo a María Franciska Dapena Ezagutuz” erakusketa, Balmasedako Pasioaren Interpretazio Gunean. Jarduera hori Balmasedako museoak 2019an egingo duen lehenbizikoa izango da, prestatutako asmo handiko urteko agendaren barruan, bere hamargarren urteurrenarekin bat etorriz.
Gaizka Villate, artistaren semea, izan zen txalo gehien jaso zituena ekitaldira bertaratutako publiko zabalaren eskutik. Esan zuen bezala, Balmasedan bere ama oso maitea dugu. Emakume konprometitua eta aktiboa izan zen, eta bere obrak osagarri sozial argia du.
Erakusketa publikoarentzat ikusgai egongo da Interpretazio Gunearen ohiko ordutegian; eta, horrez gain, ordutegi horretatik kanpo ere hitzordua har daiteke, 946801438 telefono-zenbakira deituta. Erakusketa bi hilabetez egongo da irekita.
Gorago ikus dezakezue aurkezpenaren bideoa.