
- > Castellano
Atzoko Ohiko Udalbatzan Azaroaren 25eko Adierazpen Instituzional hau onestu zen aho batez:
“Nazio Batuek azaroaren 25a hautatu zuten Emakumeenganako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna ospatzeko.
Eta egun hori hautatu zuten, hain zuzen, 1960an Dominikar Errepublikan hil zituzten Mirabal ahizpak, Trujilloren diktaduraren aurkakoak, oroitarazteko. Emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gaitzesteko eguna da, izan banakakoak zein taldekakoak, izan familia-eremukoak edo pribatukoak zein publikokoak. Beraz, ulertzen da genero-indarkeria ez dela soilik emakumeen azaroa, emakumeen eta gizonen arteko desberdinkeriaren adierazpen larriena da eta giza-eskubideen urraketa dakar.
Gure inguruan, gero eta handiagoa da gizartearen gaitzespena emakumeen aurkako diskriminazio eta indarkeria mota guztien aurrean. Eta azken bi urteotan nabariagoa da, jaietan gertatutako eraso sexistak direla eta. 2018an, ezinbestekoa da bi gertaera gogoangarri azpimarratzea: joan den martxoaren 8an deitutako emakumeen greba eta, bereziki, 2016an Sanferminetan gertatutako bortxaketa anitzaren epaia gaitzesteko mobilizazioak. Gertaera horiek Balmasedan erantzun masiboa izan dute.
Balmaseda, 2018an, 6 salaketa erregistratu dira; dena dela, jakitun gara beste indarkeria-kasu batzuk ere gertatu ahal izan direla, nahiz eta erakundeetara ez iritsi.
Beste urte batez, Balmasedako Udalak:
Emakumeen aurkako indarkeria oro ezabatzeko konpromisoa berresten du, eta horretarako, beharrezkoak diren bitarteko teknikoak, ekonomikoak eta politikoak jarriko ditu martxan. Konpromiso horren emaitza da 2018an abiarazi den Balmasedako emakumeenganako indarkeriaren aurkako lehenengo plan integrala.
Herritarrei eskatu nahi die emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko konpromiso pertsonalak nahiz kolektiboak har ditzatela urte osoan; bereziki, arbuia dezatela edozein motatako indarkeria edo diskriminazio oro. Halaber, herritarrak animatu nahi ditu erakundeek zein gizarte mugimenduek antolatzen dituzten ekimenetan parte hartzera.
Era berean, balmasedar guztiei eskatu nahi die parte har dezatela azaroaren 25aren, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Egunaren, harira antolatzen diren ekitaldi eta mobilizazioetan.