
- > Castellano
Balmasedako zinegotziek aho batez onartu dute Emakumeen Nazioarteko Egunaren (martxoak 8) Adierazpen Instituzionala, martxoaren 2an izandako ohiko udalbatzan aurkeztutakoa hain zuzen. Bideoan talde bakoitzak emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko oraindik egin behar den lanari buruz adierazitakoa aurkezten dugu eta hurrengo lerroetan Adierazpen osoa.
Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta, Balmasedako Udalaren Adierazpen Instituzionala
Mugimendu feministak nazioarteko lehenengo batzarra egin zuen 1975. urtean, Nazio Batuen markoan, emakumeek aurrera egin zezaten eskatzeko. Aldarrikapenoi esker, esparru juridiko eta programatikoak zabaldu dira, eta martxoaren 8aezarri da Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko.
Egungo krisiaren ondorioz, genero-arraila areagotuda eta nabarmenki kaltetu du emakumeen egoera. Eragin desberdinak agerian jarri du egindako aurrerapausoak ez zutela iraunkortasun-eta egonkortasun-berme nahikorik. Emakumeek etxeko lan eta zaintza gehienak egiten dituzte, inolako ordainsaririk jaso gabe, eta gainera haien ekarpen sozial eta ekonomikoa gutxitan aintzatesten da. Egoera horrek okerrera egin du, behar errealetara egokitutako baliabideak eskasak direlako eta mendekotasunaren arloan murrizketak egin direlako. Izan ere, gabezia horien ondorioz, lan-zama areagotu da; eta lan-merkatura berdintasunean txertatzeko aukerak, aldiz, murriztu. Desberdintasuna handitzeak kalte egiten die emakumeen autonomiari eta ahalduntzeari, pobreziaren eta genero-indarkeriaren feminizazio-haztegi dugu.
Berdintasunaren ildotik aurrera egin ahal izateko, beharrezkoa da politika publikoen norabidea aldatzea. Bestalde, badira emakumeak agenda publikoan ekitatez txertatzea oztopatzen duten beste gertakizun batzuk, hala nola emakumeek erabakiak hartzeko duten ordezkaritza urria, eta politikan sartzeko eta ekitatez parte hartzeko dituzten zailtasunak.
Horregatik, 2017ko martxoaren 8a dela bide, Balmasedako Osoko Bilkurak berretsi du Balmasedako Emakume eta Gizonen arteko III. Berdintasun Plana garatzeko konpromisoa. Plana dagoeneko indarrean dago eta jarduketa hauek garatzea proposatu da:
1.-Udal-zerbitzuetara zuzendutako jarduketen genero-inpaktuari buruzko azterketa egitea, bai eta berdintasunerako (indarkeria, jarduera positiboak…) aurrekontu-partida zehatzen bilakaera aztertzea ere, eta, hala badagokio, beharrezko handiagotzea bermatzea.
2.-Osaera paritarioa sustatzea hauteskunde-zerrendetan, zinegotzitzetan, batzorde politiko eta teknikoetan, kontratazio-mahaietan eta lanpostuen zerrendan.
3.-Jarduketen egonkortasuna eta iraunkortasuna bermatzeko jarduketak garatzea, eta konpromisoa hartzea urtero handitzeko berdintasunerako partidak udal-aurrekontuetan.
4.-Herritarrak animatzea emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko konpromisoak hartu ditzaten, banaka nahiz taldeka, eta martxoaren 8a dela-eta iragarri diren ekitaldietan aktiboki parte hartu dezaten. Asko irabazi dezakegu denok.