Egun hauetan aktibo jarraitu nahi baduzu, plataforma bat proposatzen dizugu, zure ariketarik gogokoenak etxeko egongelatik egiten jarraitu ahal izateko. Jarraian, APP Trainingym deskargatu eta erabiltzeko urratsak zehaztuko dizkizugu.

Aplikazioan sartzeko, esteka hau sakatu behar duzu. GAILU MUGIKOR BATETIK

Interesdunek mezu bat bidali behar dute WhatsApp bidez 688717384 telefono-zenbakira, «APP GYM» jarrita. Orduan, erabiltzaile eta pasahitz bat emango zaie, app-a doan deskargatu ahal izateko.

Deskargatzeko eta saioa hasteko gida

  • 1. urratsa

Hasteko, app-a deskargatu beharko duzu zure telefonoari edo tabletari dagokion deskarga-gunetik.

1. Android gailuak: Play Store

2. Apple gailuak: App Store

Gida txiki honetan, Play Store deskarga-gunetik jarraitu beharreko urratsak jaso ditugu; izan ere, prozesua antzekoa da bi plataformetan. Bilatu eta instalatu zure gailuan APP Trainingym aplikazioa.

  • 2. urratsa

Aplikazioa gailu mugikorrean deskargatu ondoren, ireki eta eman dizuten erabiltzaile-izena eta pasahitza sartu beharko dituzu.

Ondoren, sakatu «hasi saioa».

  • 3. urratsa

Aplikazioaren goiko ezker aldean dagoen menua ireki behar da.

  • 4. urratsa

Hautatu menuan «Birtualak» aukera.

  •  5. urratsa

Aukeratu nahi duzun jarduera.

  •  6. urratsa

Sartu nahi duzun eskola birtualean.

  •  7. urratsa

Eta ekin jarduerari. Animo!

Balmasedako Udalak gogorarazi nahi du jarduera fisikoa bizi-ohitura osasungarria dela adin guztietako pertsonentzat, esparru fisikoan nahiz psikikoan laguntzen baitu.

➡️ #yoentrenoencasa