
- > Castellano
Ikusita COVID-19aren pandemiaren ondorioz kirol-instalazioetan zerbitzuak bertan behera utzi eta, ondoren, mugatu egin behar izan zirela, honako neurri hauek hartu dira, zerbitzuaren tasa erabiltzaileek benetan erabilitakoaren arabera egokitzeko:
IGERILEKUKO ETA KIROL ANITZEKO URTEKO TXARTELA
- IGERILEKUKO ETA KIROL ANITZEKO URTEKO TXARTELA dutenek eta zerbitzuaz gozatzen jarraitu nahi ez dutenek baja eska dezakete UZTAILAREN 24ra bitartean, kiroldegiko atezaintzan. Baja emateko inprimakia baino ez dute bete beharko eta urte osoa ordainduko zaie, kirol-instalazioak irekita egon ziren epeari dagokiona izan ezik (urtarrilaren 1etik martxoaren 13ra bitartean). Aurrerago berriro igerilekura joan nahi izanez gero, alta eman beharko dute eskuragarri dauden modalitateetako batean.
IGERILEKUAK (berriro zabaldutako zerbitzua)
- Igerilekuetako urteko txartela erabiltzen jarraitu nahi dutenei erabili gabeko epeari dagokion zatia itzuliko zaie ofizioz, hau da, martxoaren 14tik ekainaren 30era bitartekoa. Ofizioz itzuliko denez, ez dute inolako izapiderik egin beharko, eta zenbatekoa Udalak gordeta duen kontu-zenbakian sartuko zaie.
KIROLDEGIA (bertan behera utzitako zerbitzua)
- KIROL ANITZEKO urteko txartela dutenei jakinarazten zaie zerbitzua berriz zabaldu arte itxaron nahi badute oraindik baja eman gabe, zerbitzua zabaltzen den unean ofizioz itzuliko zaiela zerbitzurik egon ez den epeari dagokion zenbatekoa.
IGERILEKUKO ETA KIROL ANITZEKO HILEKO TXARTELA
Martxoa ordaindu ez zutenei, zerbitzua zabalik egon zen 13 egunei dagokiena kobratuko zaie.
Ordaindu zutenei (ordainketa-gutunaren bidez), zerbitzua itxita egon zen 18 egunei dagokiena itzuliko zaie.
KIROL ANITZEKO HIRUHILEKO TXARTELA
Urtarril, otsail eta martxoari zegokiena otsailean ordaindu zutenei, zerbitzua erabili ezin izan zuten 18 egunei dagokien zenbatekoa itzuliko zaie.
Hiruhileko hori ordaindu ez zutenei 73 egun kobratuko zaizkie (20/01/01etik 20/03/13ra)
IGERIKETAKO/GIMNASIA ERRITMIKOKO IKASTAROAK (19/10/01etik 20/05/31ra)
ORDAINKETA BAKARRA
- Zerbitzua jaso ez zuten 79 egunei dagokiena itzuliko zaie (20/03/13tik 20/05/31ra)
LAU ZATITAN ORDAINDUTA
- Lehenengo zatia ordainduta dute.
- Bigarren zatia osorik ordaindu behar dute (19/12/01etik 20/01/31ra).
- Hirugarren zatian, zerbitzua jaso duten egunei dagokiena ordaindu beharko dute (42 egun, 20/02/01etik 20/03/13ra).
- Laugarren zatia (20/04/01etik 20/05/31ra) ez da kobratuko.
ORDAINKETA-GUTUNAREN BIDEZ ORDAINDU DUTENEK KONTU-ZENBAKIA EMAN BEHARKO DUTE, UDALAK DAGOKIENA ITZULI AHAL IZATEKO.
Lekuen erreserbak igerilekuetan: ordutegia astelehenetik igandera
11:00etatik 15:00era eta 16:00etatik 20:00etara
Erreserbak egiteko telefono zenbakia: 94 603 85 43.
Familia-harpidetza: orokorra 36€/familia ugaria 30€.
Banakako harpidetza: orokorra 20€/ 18 urtetik beherakoentzat: 17€.