
- > Castellano
Eider Merino berriz nabarmendu da Tour de Ardechen (Frantzia), merezi zuen hirugarren postua lortu baitu. Duela urte batzuetatik hona balmasedar hau geldiezina dela adierazten duen beste sari bat da. Tour-etik itzultzean, bere familia txirrindulariak eta Udalak berak lore, besarkada eta maitasuna-erakustaldien artean egin nahi izan zioten harrera, irailaren 21ean egin zen Retrobike Enkarterri baliatuz. Eiderrek dioen bezala, “txirrindularitza familia handi bat da”, eta halaxe erakutsi zuten oraingoan ere.
Denboraldia amaitzear dagoela, txapeldun honekin hitz egin ahal izan dugu, Balmaseda txirrindularitza elkartean izan zuen hasierari, etorkizunerako dituen erronkei eta bere lorpen berriei buruz. Zorionak Eider!