- > Castellano
Aste honetan, Eskola Bidea izeneko pilotu-esperientzia gauzatu da, Erretiratuen Klubeko boluntarioekin; hain zuzen ere, laguntza-lanak egin dituzte.
Lehen egunean koordinazio-arazoak egon ziren hainbat elkarguneren artean, ordutegien egokitzapen-arazo batzuen ondorioz. Hori dela eta, irteera-orduak atzeratzea erabaki zen, hurrengo egunetan gauza bera gerta ez zedin.
Hasierako ideia zen pilotu-esperientziaren ondoren haurrek bidea bakarrik egitea; alabaina, erabaki da hurrengo astean ere bidea zainduta egotea. Hala, hilaren 21etik (astelehena) 25era, biak barne, pertsona batek haurrei lagunduko die, aldaketa pixkanaka egin dadin.
Nahitaezkoa ez bada ere, komenigarria da momentuz txalekoa jartzen jarraitzea, proiektuari ikusgarritasuna emateko udalerrian eta gero eta jende gehiago animatzeko parte hartu eta laguntzera.