
- > Castellano
Hona hemen azken egun hauetan bizi izan ditugun Carmengo jaiak laburtzen saiatzen den bideo txiki bat. Herritarrei eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartzeagatik, eta parte hartzen jarraitzera animatzen ditugu, hori baita jai herrikoien gakoa.
Hori dela eta, mila esker honako hauei: R&B, Pescadería Vélez, Relojería de Francisco saltokiei, garaikurrengatik; IGEari Mendiako instalazioak irekitzeagatik; laguntza eskaini diguten pertsona guztiei; Dabid eta Pablo Rodríguez bikiei, eta Txibiri. Balmaseda United taldeari, argazkilariei eta Kultura Saileko talde teknikoko kideei laguntzeagatik. Mónicari eta Ainhoari. Lehiaketa eta txapelketetan parte hartu duten pertsona guztiei… Eskerrik asko, Balmaseda! Datorren urtean gehiago!