
- > Castellano
Minbiziaren aurkako Espainiako Elkarteak (AECC) Balmasedan duen filialak, urtero, Gabonak iristear direla gogoratzen digu egun hauetarako Gabonetako mahaierdikoen lehiaketaren bitartez. Parte hartzeko betekizunak betikoak dira, ez dira aldatu: originala eta polita den zerbait egiteko irudimen handia edukitzea, baina gorostirik gabe egin behar da eta 18 euro baino gutxiagorekin. Lehiaketaren bidez, hortaz, gure irudimena eta sormena suspertu nahi dira.
Lehiaketaren XVIII. edizioa egin da 2016. urtean, eta abenduaren 16an izan genuen epaimahaiaren erabakiaren berri. Opariak eman dituzten establezimenduei egindako ekarpena eskertu nahi die AECC elkarteak, bai eta oraingoan beren ideiak eskaini dizkiguten 28 parte-hartzaileei ere. Itziar Osante, Raquel Canibe, Aitana Galdos, Eva Otaola, Vanesa Fernández eta Ander Galdos parte-hartzaileek jasotako sei sariez gain, lau opari zozkatu ziren parte-hartzaile guztien artean.
Hauexek dira AECC elkartearekin lankidetzan aritu diren establezimenduak:
– Gonzalo dekorazio-estudioa
– Eroski supermerkatua
– Joyería Relojería Antonio de Francisco
– Los Gemelos taberna-jatetxea
– Las Piscinas jatetxea
– Seguros Axa
– Amets fruta-denda
– Batzoki taberna-jatetxea
– Villafruta fruta-denda
Honez gain, Elkarteak Ana Suárezen Musika-Eskolari ere eskerrak eman nahi dizkio, bere ikasleek sari banaketaren ondoren eman zuten gabon-kantekin osatutako kontzertua dela-eta.