Atzo, uztailak 18, jendaurrean aurkeztu genituen Klaret Antzokian Balmasedako Udalak El Haya I eta El Haya II parke eolikoko proiektuen aurka Eusko Jaurlaritzari bidali dizkion alegazioak.

Duela urtebete inguru aurkeztutako parke eolikoaren lehen proiektuarekin egin genuen bezala, egungo Gobernu Taldeak adierazi nahi du kokaleku horien aurka dagoela erabat, eta espero dugu, lehen proiektu hori bezala, horiek ere baztertzea. Laburbilduz, alegazioak honako hauetan oinarritzen dira: antzemandako irregulartasunak (proiektuaren edo neurketen gabezia, esaterako), inguruko haizearen batez besteko abiadura txikia, mota horretako instalazioetarako mugaren azpitik, infrasoinuak Balmasedako biztanleengan izan dezaketen eragina, Eskualdeko Lurralde Planaren eta Udal Plangintzaren aurkako talka, non baztertu egiten den lurzorua helburu horietarako erabiltzea, eta babestutako larreak eta sai zuria egotea, hura ere babestua, galtzeko arriskuan dagoen espeziea delako.

Erantzunaren zain gaude, eta horren berri emango dugu unean-unean. Ordurarte, gure udalerriko parke eolikoko edozein saio gelditzeko bidalitako alegazioen dokumentua argitaratzen dugu.

El Haya 1 eta El Haya 2 Parke Eolikoen aurkako alegazioak