
- > Castellano
Oso gutxi falta da Olentzero Balmasedara iristeko! Aurten, gainera, galdu ezin duzuen berritasun batekin dator. Olentzerok esan digu bihar, abenduaren 24an, 17:50ak aldera, kriseilua eskuan jaitsiko dela Gazteluko Muinotik San Severino plazaraino. Gertaera berri eta magiko hori ikusi nahi duten haur guztiak pilotalekura edo pasealekuko eremura hurbildu beharko dira, gazteluko muinora edo inguruetara igo gabe. Horrela, urrunetik ikusi ahalko dute Olentzeroren jaitsiera. Plazara iritsi ondoren, ohiko ibilbidea egingo du, eta txikienek beren desio eta eskaeren berri eman ahal izango diote. Eguraldia lagun ez badugu, berriz, pilotalekuan egingo diogu harrera Olentzerori.