
- > Castellano
Amaitu dira edateko ura hornitzeko sarea berritzeko lanak El Millonario zubiaren eta Zubi Zaharraren artean (Martin Mendia pasealekuan). Orain, eremu hori asfaltatzen hasiko dira. Urriaren 8an eta 9an (asteartea eta asteazkena) egingo dira lan horiek. Hori dela eta, zati hori itxita egongo da ibilgailuentzat 48 orduz, eta ezin izango da aparkatu ez pilotalekuaren ondoan, ez FEVEren hormaren ondoan.
Arren, barkatu lan horiek eragingo dituzten eragozpenak.