
- > Castellano
Imajinatzen duzu zure kuadrilla Mexikon? Parte har ezazu Googazek proposatzen duen erronkan, eta herrialde horretarako bidaia zoragarri bat irabazi ahalko duzu zure lagunekin batera.
Maiatzaren 25ean, bildu 2 edo 3 lagun eta eman izena txanda batean www.googazbizkaia.com/ebentuak webgunean. Larunbatean, hurbildu Gaztetxokora. Bertan, “scape room” bat izango duzue zain, Garapen Jasangarrirako Helburuei (GJH) lotuta. Saiatu lehenbailehen irteten. Hiru talderik onenak bigarren fasera igaroko dira: Bizkaia Kopa.
Bizkaia Kopa ekainaren 8an egingo da Bilbon. Egun horretan, ehun gazte elkartuko dira toki ekintzak konpontzera bideratutako proiektu berritzaileak sortzeko, betiere GJHekin lotuta. Ez kezkatu; aditu batzuen laguntza izango duzu proiektua definitzen amaitzeko.
Jardunaldiaren amaieran, talde bakoitzak bere proiektua aurkeztuko, eta epaimahaiak irabazlea aukeratuko du. Eta hor sartzen da Mexiko. Izan ere, talde irabazleak bi asteko bidaia egingo du Latinoamerikako herrialde horretara Pueblako Unibertsitate Iberoamerikarreko bootcamp ekimenean parte hartzeko (IATA – Innovation Across the Americas).
Zer da bootcamp bat?
Jatorriz, terminoak intentsitate altuko kirol-entrenamendu militar mota bati egiten dio erreferentzia. Horren bidez, forma fisikoa nabari hobetu daiteke epe laburretan. Gerora, ideia hori beste esparru batzuetara zabaldu da; hezkuntza-esparrura, adibidez. Horiek horrela, hezkuntza-esparruan, bootcamp bat ikastaro trinko bat da, zeinetan, oso epe laburrean, gai espezifiko bati buruzko oinarrizko ezagutzak transmititzen baitira. Ikastaro espezializatuak dira eta praktikan oinarritzen dira.
Horrelako esperientzia batean parte hartzeko behar den gauza bakarra ikasteko gogoak dira. Frogatu da oso bide erabilgarria direla gaitasun berriak sustatzeko, baita lanbidea aldatzeko ere. Horrelako programek ekintzailetza-proiektuetan akatsak murriztea eta negozio mota berriak sortzea ahalbidetzen dute. Zalantzarik gabe, hezkuntzaren esparrua erabat eraldatu dute.
Hortaz, Mexikorako bidaia dibertigarria eta suspergarria izateaz gain, zure bizitza profesionala aldatzeko edo hori bera planteatzeko aukera ederra ere izan daiteke. Bizi osoan gogoratuko duzun esperientzia.
Inkonformismoa eta ekiteko gogoak
Googaz gazteek gazteentzat sortutako mugimendu inkonformista da. Bere irismen-maila Bizkaia da, eta haren bidez, etorkizunerako motibazio eta aukerak eskaini nahi dira. Asmoa da gazteak beren bizitzen jabe senti daitezela, gaur egungo belaunaldia modu fresko eta originalean eraldatzea. Ia ezer, beraz!
Esan bezala, Balmasedak lehenengo fasean parte hartuko du maiatzaren 25ean. Aurretik, Bizkaiko beste zazpi udalerritan egin da jada. Aukera aprobetxatu nahi baduzu, eman ezazu izena lehenbailehen, txanda gutxi geratzen baitira. Izugarrizko aldaketa ekar diezazuke, zure bizitzaren gainerakoaren hasiera izango da.