- > Castellano
Ertzaintzak jakinarazi du azken boladan lapurreta ugari egin dituztela Bizkaian “elkartasun-besarkada” izeneko sistemaren bidez. Delitu hori adineko pertsonei egiten zaie, eta, oro har, atzerriko kutsua duten emakume gazteek egiten dute. Emakume horiek biktimarengana hurbiltzen dira edozein aitzakia dela eta (sinadura-bilketa, leku jakin bati buruzko galderak, laguntza-eskariak edo sexu-izaerako beste edozein aitzakia), eta ondoren kateak, erlojuak eta balioa duten beste gauza batzuk lapurtzen dizkiete.
Susmoa izanez gero, 112 telefono-zenbakira dei daiteke halako gertaerak salatzeko.