
- > Castellano
Lagunkoia proiektuak, orain arte Balmasedan emaitza onak eman dituenak, gure herriko 60 urtetik gorako pertsonen iritzia jakin nahi du. Horretarako blog honetan bertan online egin dezakezun galdetegi hau prestatu du. Edo, nahiago baduzu, udaletxeko bulegoetan paperezko formatuan duzu eskuragarri. Parte hartzeko epea martxoaren 22an amaituko da. Ez itxaron azkenera arte eta hitz egin ozen.
Euskadi Lagunkoia adineko pertsonen -eta hiritar guztien- parte-hartzea sustatzeko helburua duen ekimena da, Euskadiko udalerrietako auzo eta inguruen hobekuntzarako, zahartzen goazen heinean gure bizia egiten jarraitzeko aukera izan dezagun. Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak sustatu eta Matia Fundazioak abian jarri du.

Representación de Balmaseda Lagunkoia en el Guggenheim./ Balmaseda Lagunkoiaren ordezkaritza Guggenheim museoan.