
- > Castellano
Joan den martxoaren 17an egindako I. Enplegu Foroaren ondoren, Merkataritza, Sustapen Ekonomikoa eta Enplegua Sailak herritarrak inplikatzen jarraitu nahi du esku artean daukagun erronka handi honetan; inertzia historikoa aldatu eta Balmaseda ikasteko, bizitzeko eta lan egiteko toki bihur dadin nahi dugu. Herritarron ideia, iradokizun… etabarrak biltzeko email postontzia ireki egin da: denonartean@balmaseda.eus.
Parte hartzeko prozesuaren fase honetan inkesta sinple bat proposatzen dizuegu gure ekonomia egoeraren zergatien informazio eta ideiak jasotzeko asmoz. Helburua da ahalik eta analisirik zabalena eta partekatuena egitea, hau da, adostasun berriak sortu ahal izateko oinarri komun bat.
Inkesta horren ostean, “Ideia bat daukat/Tengo una idea” ekimena etorriko da, bertan adimen kolektiboa aktibatu nahi dugu denen artean etorkizuneko Balmaseda marrazteko.
Sakatu hemen inkestaren formularioa betetzeko.