
- > Castellano
Enkarterri Biserak aurkeztu nahi dizuegu, gure eskualdean garatzen ari diren proiektu bat. Maker komunitate bat da, Enkarterriko Gurutze Gorriarekin lankidetzan, koronabirusaren aurka borrokatzeko 3D inprimagailuekin ekoitzitako prebentzio-materialarekin.
Edozein pertsonak har dezake parte proiektuan, bai inprimagailuarekin materiala sortuz edo bai ekoizpenerako beharrezko materiala dohaintzan emanez.
Materialen dohaintzak onartzen dituzte biserak fabrikatzeko, baita inprimagailuentzako harizpiak eta biserak muntatzeko beharreko elementuak ere (plastikoak, gomak, etab.). Dohaintzen kasuan, haiekin harremanetan jartzeko eskatzen dute bilketa antolatzeko.
Momentuz webgune bat dute prozesuan, www.covidenkarterri.com, eta jendea artatzen dute posta elektronikoaren bidez: enkarterri.viseras3d@gmail.com
Gainera, sare sozialetan ere badute presentzia. Facebook, Twitter eta Instagramen ikus dezakezue zer egiten ari diren.
Balmasedako Udalak eskerrak eman nahi dizkio Enkarterri Biserak taldeari irabazi-asmorik gabeko ekimen honengatik. Mesedez, hedatu proiektua Enkarterriko herritar guztiek ezagutu dezaten.