Zientziaren arloko emakumeen nazioarteko eguna (otsailak 11) ospatzeko, Balmasedako zientzialari batzuk ezagutarazten jarraitzen dugu, Emakumeen Nazioarteko Eguna baino ordu batzuk lehenago. Gaur, Amaia Blanco Ortegarekin hitz egingo dugu.
– Izena, adina eta zure STEAM jakintzagaia (Science, Technology, Engineering and Mathematics)
Amaia Blanco Ortega, 48 urte eta Informatikoa (Softwarearen garapena).
– Zertan egiten duzu lan edo zer ari zara aztertzen gaur egun?
Aholkularitza informatikoko enpresa batean egiten dut lan.
– Zer onura ditu egiten duzun lanak?
Neurrira egindako softwarea garatzea, enpresek teknologikoki zerbitzu berriagoak izan ditzaten.
– Zure ikuspuntutik, zergatik dira STEAM jakintzagaiak hain garrantzitsuak?
Arlo horiek aukera ematen dute garai hauetako erronkei heltzeko: garapen ekonomiko iraunkorra, bizi-kalitatea, arazoak konpontzea (baliabide-eskasia, desberdintasun soziala, etab.), hezkuntza sortzailea, aurrerapen medikoak…
– Nola animatuko zenituzke belaunaldi berrietako neskatoak zientzian, teknologian, ingeniaritzan eta/edo matematikan lan egitera?
Arlo horiek ikasten dituzten pertsonak animatzen ditut aukera-berdintasun handiagoa izateko, beren potentziala garatzeko, ekonomikoki independenteak izateko, ikuspegi desberdin gehiago emateko, etorkizuneko aukerak zabaltzeko, etab.