
- > Castellano
Ertzaintzak jakinarazi du gora egin duela gezurrezko istripuaren iruzurraren ondoriozko salaketa kopuruak. Iruzur honetan, biktimak egindako maniobraren batek ibilgailuan (bereziki atzerako ispiluan) matxura eragin duelako itxurak egiten dituzte. Biktimak adinekoak izaten dira beti. Iruzurgileek aseguruarekin hitz egiten ari direlako plantak egiten dituzte eta biktimari eskatzen diote aurreratu dezala ibilgailua konpontzeko dirua. Normalean, banketxera laguntzen diete. Kendutako zenbatekoa 800 eta 1.500 euro bitartekoa izaten da. Kasu batzuetan, iruzurgileetako bat lekuan bertan agertzen da aseguru-konpainiako langilearen plantak egiten.
Halako egoera baten aurrean, Ertzaintzarekin harremanetan jarri behar da, 112 telefono-zenbakira deituta.