
- > Castellano
“Euskaraldia, 11 egun euskaraz” egitasmoa 2018ko azaro eta abendu bitartean egingo da, eta euskal hiztunen hizkuntza-ohituretan eragitea eta beren harreman-sareetan euskara gehiago erabiltzea izango du helburu. 11 egun horietan, 16 urtetik gorako herritarrak Ahobizi eta Belarriprest bihurtu nahi ditugu:
Ahobizi ulertzen duten guztiei euskaraz hitz egiten dieten pertsonak izango dira
(baita ezezagunei gutxienez lehen hitza euskaraz egiten dietenak ere).
Belarriprest, berriz, gutxienez euskara ulertzen duten kideak dira, gainontzekoei euskaraz aritzeko gonbidapena egiten dietenak.
Irailaren 20an irekiko da egitasmoan izena emateko epea.
Balmasedan ere Euskal Herri osoan egingo den proiektu handi honetan parte hartu nahi dugu. Zatoz parte hartzera!