- ekitaldia hau amaitu da.
Birsortzea: Fabrika 1918an

La Encartada Fabrika-Museoak omenaldi berezia egingo die garai batean fabrikan lan egin zuten emakume guztiei. Bisita antzeztu baten bidez, 1918ko lan eta gizarte egoerak berriz bizitzeko aukera izango dute bisitariek, garai hartako egunerokotasunean murgilduz.
Hamabost pertsonaia eta hogeita hamar figurante baino gehiago arituko dira antzinako fabrika biziberritzen, une gogorrak, dibertigarriak, zailak, zoriontsuak eta bidegabeak irudikatuz. “La fábrica en 1918’” izeneko emanaldian, gainera, historian zehar emakumeek egindako lanari ere aitortza berezia egingo zaio.
Saio bi: 12:00 eta 13:30
7 urtetik gorakoentzako gomendatua.
Salneurria: 3,50€/pax (12 urtera arte dohain)
Leku mugatuak. Erreserba ezinbestekoa 946 800 778 / laencartada@bizkaia.eus