- ekitaldia hau amaitu da.
Koloneko minbiziari buruzko informazio mahaia

Gaur egun, kolon-ondesteko minbizia gizonengan eta emakumeengan eragiten duen bigarrena da, eta lehenengoa bi sexuetako kasuak kontuan hartzen badira. Osakidetzaren datuen arabera, 2024an Euskadin 2.085 kasu berri diagnostikatu ziren, 1.154 gizon eta 931 emakume. Eta, garaiz detektatuz gero, 10 pertsonatik 9k gaixotasunetik bizirik iraun dezaketen arren, Euskadin 190.000 pertsonak baino gehiagok ez dute parte hartzen kolon eta ondesteko minbiziaren baheketan, gaixotasun hori garatzeko eta, beraz, kolon-ondesteko minbiziaren ondorioz hiltzeko arriskua areagotuz. Ebidentzia zientifikoak erakusten du minbizi mota hori goiz detektatzeko programak % 30 murrizten duela hilkortasuna.
Egoera horren aurrean, eta martxoaren 31n Koloneko Minbizia Prebenitzeko Eguna dela eta, Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkarteak dei egiten die arriskuan dauden herritarrei kolon-ondesteko minbizia bahetzeko programan parte har dezaten. Programa hori funtsezkoa da gaixotasun hori goiz detektatzeko eta hilkortasuna murrizteko.
“Urtero, milaka bizitza alda daitezke oso keinu erraz bati esker: programan parte hartzea proba eginez (Gorozkietan Ezkutatutako Odolaren Testa). Gaur egun badakigu funtzionantzen duela. Minbizi-aurreko lesioak detektatzeko, tumoreak, hasierako faseetan diagnostikatzeko eta biziraupena handitzeko aukera ematen”, adierazi du Oihana Urrazak, Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkarteko lurralde-koordinazioko arduradunak.
Baheketa: pertsona gehiago parte hartzeko erronka
Euskadin, kolon-ondesteko minbiziaren baheketa 50 eta 74 urte bitarteko pertsonei zuzenduta dago, eta gorozkietan ezkutatutako odolaren test bat egitean datza. Test hori min gabekoa da, ez inbaditzailea eta etxean egin daiteke. Gorozkietan ikusten ez den odolaren presentzia zehazten du. Helburua da, bestela, gaixotasuna aurreratuago egon arte detektatuko ez liratekeen lesioak detektatzea, tratamendu- eta sendatze-aukerak txikiagoak izango liratekeenean.
Osakidetzaren arabera, programaren esparruan, urtero 50 eta 74 urte bitarteko 350.00 pertsona inguru gonbidatzen dira, hau da, % 100eko inplementazioa. Hala ere, xede-biztanleriaren % 73ko batez besteko partaidetza du. Bermeoren kasuan, Osakidetzak lortutako azken datuen arabera, 2023an, herritarren % 69,29k egin zuten proba, eta kasuen % 4,66 positiboak izan ziren. Hori dela eta, martxoaren 24ean, asteartea, Balmasedako Minbiziaren Aurkako Elkarteak informazio-mahai bat jarriko du Los Fueros Enparantzan, 11:00etatik 13:00etara. “Testa egin! kolon-ondesteko minbizia prebenitzeko” kanpainaren helburua da minbizi mota hori goiz detektatzeko programan parte-hartze handiagoa izatea, eta Balmasedako bizilagunek Osakidetzaren gonbidapena jasotzen dutenean proba egitera animatzea. Gainera, herritarrak sentsibilizatzea eta informatzea, kolon-ondesteko minbiziaren prebentzioaren garrantzia gogoraraziz.
“Detekzio goiztiarreko programen arrakasta ere herritarren parte-hartzearen mende dago. Gutuna ireki, proba egin, garaiz detektatzeak tratamendu errazaren edo konplexuagoaren arteko aldea markatu dezakeela ulertu “, azaldu du Urrazak eta kanpainaren webgunea bisitatzera gonbidatu du https://juegatupapelcontraelcancerdecolon.es/