
- > Castellano
COVID-19ak Balmasedan izan duen eragin ekonomikoari aurre egiteko ezohiko premiazko laguntzen justifikazioa
Laguntza jaso zuten pertsona edo enpresak justifikazioa egin behar dute, laguntza horiek arautzen zituzten oinarrietan ezarritakoari jarraituz:
- Laguntza 463/2020 EDa aplikatzearen ondorioz jarduera eten behar izanagatik eskatu den kasuetan:
- COVID-19ak eragindako alarma-egoera amaitu eta hurrengo hiru hilabeteetan ordaindutako autonomo-kuoten ordainagiriak, administrazio eskudunak baimena ematen duenetik jarduerari berriro ekiteko, sektorearen arabera. Epea: 2 hilabete, ordaindutako 3. ordainagiritik zenbatzen hasita.
- COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko deklaratutako alarma-egoeraren ondoriozko jarduera-eteteari aurre egiteko ezohiko prestazioaren esleipenaren ebazpena, baldin eta ez bada dirulaguntza-eskaerarekin batera entregatu, une horretan ez zegoelako onetsita.
Ebazpen hori 1. atalean adierazitako autonomo-kuotaren ordainagiriekin batera entregatuko da.
- Apirilaren 14an kontratatutako pertsonen araberako laguntza aldakorra eskatuz gero, COVID-19ak eragindako alarma-egoera amaitu edo administrazioak sektorearen arabera jarduerari berriro ekiteko baimena eman eta hurrengo hiru hilabeteetako TC2 dokumentuak, administrazio eskudunak baimena ematen duenetik jarduerari berriro ekiteko, sektorearen arabera. Epea: 2 hilabete, ordaindutako 3. ordainagiritik zenbatzen hasita.
- Apirilean, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, fakturazioa gutxienez % 30ean jaitsi delako eta eskaeraren unean egiaztapenerako kontabilitate- edo zerga-dokumentazioa aurkeztu ez zelako eskatu bada laguntza, 2021eko martxoan 140 eredua aurkeztu beharko du (Eragiketa ekonomikoen erregistro-liburuari buruzko informazio-adierazpena).
Dokumentazio hori guztia Udalari entregatu beharko zaio, egoitza elektronikoaren bidez (bere webgunean, instantzia orokorra) edo HAZn (Kubo kalea 5).
Gaia: Covid19 laguntzen justifikazioa